1. ARIKETA 1.2
PAUSOZ PAUSOZ AURRERATU NIRE IKASTETXEAK IKT-AK ERABIL
DITZAN.
Mapa egiteko unean, argi eta garbi zeintzuk ziren Ikastetxeko gunerik ahulenak
nabarmentzen ziren; hau da, irakasleekin lotuta gela barruko prozesuan
hobetzeko bazegoela ez dago inolako eztabaidarik. Puntu honetan zentratuko naiz.
Helburuak
Web orriaren osaketa egiten jarraitzea.
Blogarekin lantzea.
Deskribapena
http://www.gainzuri.net helbidean sartzen baldin bagara, jarraian webgunea
geldirik dagoela ikusten dugu.
Ikastetxeko web orrialdearen kudeaketa erabat geldituta dagoenez, interesgarria
izango zen batzorde ezberdinekin hitz egitea ardurak banatzeko eta pixkanaka
pixkanaka dauden hutsuneak osatzen joaten ( proiektuak, albisteak, multimedia
bilduma, agenda, …).
Ikastetxe honetan, Blogaren erabiltzaileak oso gutxi dira; hala ere, lanabesa
interesgarria eta erakargarria dela gehienen ahotan dagoen gauza bat da. Honetan
oinarrituta, Bloga zer den eta nola erabiltzen den erakustea lan interesgarria izan
daiteke.
Konpromiso hartuko duten pertsonak
Zikloko arduradunak.
Batzordeko arduradunak.
Zuzendaritza taldea.
Irakasleak.
Aurreikusten diren ekintzak
Web orria eguneratzeko ardurak zehazteko, zikloko bileratik batzordeetara
bideratuko da. Zenbait kudeatzaile sortuko dira eta talde bakoitzak webguneko
atal ezberdinaz arduratuko da.
Bloga lantzeko formakuntza saioak beharrezkoak izango dira oinarrizko maila
lortzeko.
Prozesuaren kontrola
Batzordeetako arduradunak Web gunearen kudeaketa kontrolatuko dute.
Formakuntza saioak egin eta gero ebaluazioa egingo da.